XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Konferentzia bat Munichetik, jauna!

Ea gertu zauden hartzeko.

Isil-isilik zutitu eta badoa, neskameari haurraren ondoan gelditzeko esaten diolarik.

Jarraian telefonoa hartu eta:

- Munich?

Nor izan daiteke?

Keller kontzertu-antolaketa etxea seguruenik.

Utzi nazatela bakean!

Aparatua hartu eta hitzari lotzen zaio.

- Palfy hemen!

- Kô*rner hemen! emakume ahotsa entzuten da Munichetik.

- Zer? galdetzen du aho zabalik, nor?

Luiselotte al zara?

- Bai urruneko ahotsak, barka deitzen badizut, baina haurraren kezkatan nago eta...

Ez da gaixo egongo ba?

- Bai, horrelaxe da.

Gaixo dago.

- Oi! Urruneko ahotsak izu itxura du.

Palfy jaunak zeinu adierazkaitz bat eginez galdetzen du:

- Baina ez dut ulertzen, zuk nola...

- Halako susmo bat bageneukan Luisa eta biok.

- Luisak? oraingoan erantzunak urduritasuna dakar.

Gero eta urduriago.

Buruan zorriak baleuzka bezala, hazka ari da.